Maiatza (Mikel Urdangarin- Kirmen Uribe 19/53)

Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

Traducción.

Maitia, nun zira (Imanol Larrazabal 18/53)

Maitia, nun zira?
Nik ez zaitut ikusten, ez berririk jakiten
nurat galdu zira?
Hala kanbiatu da zure deseina?
Hitz eman zenereitan
ez behin, bai berritan, enia zinela!
Hala kanbiatu da…
Ohikua nauzu ez nauzu kanbiatu
bihotzian beinin hartu eta zu maitatu.
Aita jeloskor batek dizu kausatu.
Zure ikustetik gehiago mintzatzetik
hark nizu pribatu.
Aita jeloskorra!
Zuk alaba igorri, arauz ene ihesi
komentu hartara.
Are eta ez ahal da sarturen serora!
Fede bedera dugu, alkarri eman tugu,
gauza segurra da.
Zamariz iganik jin zauzkit ikustera
ene konsolatzera aitaren ixilik.
Hogoi eta laur urte baditut beterik.
Urte baten burian nik ez duket ordian
Aitaren axolik.
Alaba diener erranen dit orori:
“So’gidaziet eni beha ene erraner.
Gaztetto direlarik, untsa diziplina!
Handitu direnian berant date ordian
nik badakit untsa”.

Udarako gau luzeak (Vendetta 17/53)

Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi

Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak

Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi

Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ez utzi malkorik ezpainetara iristen
Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen


 

Zutik gaudenaren seinaleak: Señales de que estamos vivos

Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen: Ni que se abran heridas que apaguen tu sonrisa

Sarri Sarri (Kortatu 16/53)

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.

Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.

Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik…
kriston martxa dabil!


bi falta direlakoz «Recuento generalean»: con que faltan dos en el “recuento general”

Zaila dugu sortzea doinu gogozagorik: es difícil crear sonido mas gustoso

bere muturretan: delante de sus narices

20. Korrika (Zirkorrika 15/53)

Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak…

bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,

Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara,

hona-hara, euskara bat, mundu bat.

Bi urteko ekilibristak, su-irensle optimistak, jaiotzetik ilusionistak…

bidera atera gara,

Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak, pailazoak, eskapistak, euripean ilusionistak

bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,

Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara,

hona-hara, euskara bat, mundu bat.

Ahots kordan funanbulistak, fakirrak ta alkimistak, ofizioz ilusionistak…

bidera atera gara, Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak…

bidera atera gara, herriz herri ibiliko gara!

Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara,

hona-hara, euskara bat, mundu bat.

 


 

herriz herri igaroko gara: pasaremos de pueblo en pueblo

su-irensle optimistak: los tragafuegos optimistas

Atso-agure kontortsionistak: Abuelos y abuelas contorsionistas.

Euripean iluzionistak: los ilusionistas bajo la lluvia.

Bizirauten espezialistak: los especialistas del sobrevivir.

Negua joan da ta (Zea mays 14/53)

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta

Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta.


 

Mesedez ozen esan negua joan egin dela: Por favor di en alto que el invierno se ha ido.

Izara guztiak erre ditut eta: porque he quemado todas las sábanas.

Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan: a tu lado se me han redondeado las esquinas.

Izpi lasaigarri bat: un rayo tranquilizante

(Gehiago jakiteko)

 

Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika 13/53)

Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
Nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautazea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu…


Nonnahikoak diren hoiena: La de esos que son de cualquier sitio.

Euskaldun izatea zein nekeza den: Qué dificil es ser euskaldun.

Zertan zabiltza maite kontuetan?: Cómo andas con asuntos de amor?

Kantu leunak: Cantos suaves.