Non geratzen den denbora

Aspaldiko!

Hemen berriro. Gaur blogean saio berri bat irekiko dut “nire gustuko abestiak“. Gustatzen zaizkidan abestiak noiz beinka ipiniko ditut.

“Non geratzen den denbora” Mikel Urdangarinena lehena izango da.

Bakarrik ez zait gustatzen bere hitza, doinua edo erritmoa, bere eskaintzagatik ere. Abestia Felix Iñurrategiaren omenez eginda dago. Felix mendizale bat zen, mendian hil zen bakar-bakarrik gailur bat geratzen zuenean 8.000 metroko mendi guztiak igotzeko.

Beti bere anaiarekin (Alberto) igotzen zen.

Gaur, abenduaren 11, mendien eguna da, abesti on bat ospatzeko eta mendietan hil zirenak gogoratzeko.

Gainera nire aita, anaia eta semea Mikel deitzen dira. Nire anaia eta biok elkarrekin euskarazko gailurrerantz igotzen gara (beste arrazoi sendoak gustatzeko).

Hemen:

Gure baitango lurraldeetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora.
Egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
urrun nabigatzera
elur gazietan.

Igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea
ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez baitzara nirea.

Egunez zu bizitzera
azken mugen ertzera
lainoen agurtzera
elur gazietan.