Gorka Fernandez, andaluzian prozesioa euskaldundu duen barakaldarra

https://www.ivoox.com/player_ej_68003190_6_1.html

(Euskadi Irratia – Amarauna) Guadalquivir ibaia zeharkatu eta bat-batean Urola bailaratik Nerbioi Ibaizabalera egin dugu salto. Bilboko itsasadarraren ezkerraldera. Barakaldokoa da Gorka Fernandez. Barakaldokoa naiz eta daukat paro obrero horregatik euskaltegira noa ni egunero. Baina euskaltegira ez, berak mintzanet erabiltzen du euskara hobetzeko. Bidelari onenaren saria eman zioten 2017an, eta orduan egon zen Amaraunean gurekin. La Algaban bizi bada ere, gaur Sevillan topo egin dugu elkarrekin. Oscar de Marcos peñako kidea da eta Gabarra ikusteko irrikan Errege Kopa andaluzian ospatuko du.