Nere semeak autismoa du

Agin Laburu

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019 (19/12/14)

Buruz-burukoa

Nere semeak autismoa du

denek jakin dezatela

gaixotasun bat izan daiteke

baino ez da hain ergela

Laguntza behar du Jonek eta

Laguntza hori dena dela

Bereizi ezkero bi gela seguru

Lortzen ez dela

nik hezkuntzari eskatu diot

Laguntza eman dezatela

Ta beti baietz esanagatik

Entzun ez balu bezala

Ez dakit nahita edo nahi gabe

Baztertu gaitu munduak

Eta etxean sentitzen gera

Gizarterik urrunduak

Ez dira igualak

Etxean eta gobernuko helburuak

Arbelak eta liburuak

Ez baitira seguruak

Ingurunera egokitzeko

Lan egiten du buruak

Baino umera egokitzeko

Zer egin du inguruak

Gure sistema ez da aldatzen

Eguzkitik eguzkira

Ta hezkuntzara ez dakit zenbat

Dei egin dedan guztira

Soilik laguntza eskatzen det nik

Ez dut eskatzen gupida

Baino jende ona badira

Joan gabe urrutira

Ondoren rugby inklusiboa

Joaten da Hernanira

Ta irri bat ateratzen zait

Harmailatatik begira

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s