Aita (Xabier Amuriza)

Gaia: Aita

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Donostia, 1980

Dokumental txiki bat, bertso hauari buruz.

 amuriza_xoptimizadax--575x323

Xabier Amuriza 

Doinu: Aita izena kanta beharrak

 

Aita izena kanta beharrak
jarri dit bihotza bero,
aukera eder hau izango zenik
ez nuen hemen espero;
preso nengoen Zamoran eta
han gelditu ia ero,
joan nintzen ta bertan nengola
aita hil zitzaidan gero,
nahiago nuke edozer baino
hemen bizirik balego.

Aita nuen nik umoretsua,
inoiz geza ta gazia,
harek agertu zidan bidea
bait zen bertsoz ikasia;
oi, ene aita, nire egunak
ere aurrera doaz ia,
baina zugandik hartua bai dut
bertsotarako grazia,
nik egingo dut arbola haundi
zuk emandako hazia.

Gai hau kolpera jarriko zenik
ia ametsa dirudi,
baserri hartan izan genduen
hainbat harri era euri;
zu, aita, zinen hain on niretzat,
ez gogorra baizik guri,
Euskal Herria nola dagoen
orain Donostin ageri,
niri jotako txalo guztiak
bidaltzen dizkizut zuri.