Hogei ta laua gabon gaua da (Aitor Mendiluze)

Gaia: “Atetik sartu zarenean ixildu egin dira denak”

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Barakaldo (Bizkaia) 2017-12-17

mendiluze

Aitor Mendiluze

Video bertsoa.eus-ean

Hogei ta laua

gabon gaua da

hala izaten da urtero

Zazpi urtetan ez naiz etorri

egina egina bego

egina egina bego

aurten ausartu naiz edo

sabela urduri bero

ta etxean sartu ta gero

anai-arrebak denak ixilik

bertan agertu ezkero

gonbidapena egin bai, baina

ez ninduzuen espero

ez ninduzuen espero

 

Zazpi urtetan etorri gabe ez da alperrik igaro

beste behin ere bistan dago bai

ez ninduzuen itxaron

ez ninduzuen itxaron

haserretuta lehenago

urrundu nintzen zeharo

ez itsultzeko gehiago

gero errudun sentitzeraino

sentitu ez banitz nahiago

nork du errua zertan galdetu

zuen begietan dago

zuen begietan dago

 

Ez det atea giltzaz ireki, joan naiz atea jotzera

banuen baina ez naiz ausartu

giltza hauera biltzera

giltza hauera biltzera

Behin sartuko eta zera

hau da gauaren asera

Amaia ere hauxe da

ez, ez, kexkatu segi hizketan

ez baitnator geratzera

amari muxu emango diot

eta banoa etxera

eta banoa etxera.

——

bistan egon: estar a la vista, saltar a la vista, ser evidente

zeharo: adb. totalmente, absolutamente, del todo, completamente, enteramente, radicalmente

  • Egoera zeharo aldatu da: la situación ha cambiado totalmente.
  • Zeharo joana dago: está completamente loco.
  • Zeharo oker dagoenik ere ez nuke esango: tampoco diría que está totalmente equivocado.

adb.  exactamente, claramente

  • Egia honen argibidea zeharo ikusi nahi duenak: quien quiera ver claramente la demostración de esta verdad.

zera: verbo que se emplea en sustitución de otro cualquiera cuando se ignora este o no se quiere expresar, y cuya traducción varía según el contexto

  • Zera! zeratu ezazu korapiloa!: ¡fulano! ¡desata el nudo!

 

Advertisements