Udarako gau luzeak (Vendetta 17/53)

Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi

Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak

Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi

Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ez utzi malkorik ezpainetara iristen
Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen


 

Zutik gaudenaren seinaleak: Señales de que estamos vivos

Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen: Ni que se abran heridas que apaguen tu sonrisa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s