Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika 13/53)

Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
Nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautazea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu…


Nonnahikoak diren hoiena: La de esos que son de cualquier sitio.

Euskaldun izatea zein nekeza den: Qué dificil es ser euskaldun.

Zertan zabiltza maite kontuetan?: Cómo andas con asuntos de amor?

Kantu leunak: Cantos suaves.

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s