Aldapan gora (Huntza 10/53)

Mendian gora, burua galtzen dut maiz

herriko kaletan sarritan galdu izan naiz.

Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?

Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?

Aldapan gora,

pausorik pauso aldapan behera,

auzorik auzo gaztainondo ta pago

eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Berriro galduta gabiltza,

hau da hau marka ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.

Euskaldun peto peto bai,

baina ardi galduen pare nahiago det ibili halare,

norabiderik gabe!

Aldapan gora,

pausorik pauso aldapan behera,

auzorik auzo gaztainondo ta pago eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Aldapan gora… Pausoz pauso… Gora… Aldapan gora… Aldapan gora,

pausorik pauso aldapan behera, auzorik auzo gaztainondo ta pago eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Aldapan gora, pausorik pauso aldapan behera,

auzorik auzo gaztainondo ta pago eskultura arraro, kaleak edo mendiak…


Pakean utzi arte (Hertzainak 9/53)

Non bizi zen? Nondik zebilen?
Noiz egin zituen etsaiak?
Inoiz zoriontsua izan zen?
Zer pentsatuko luke gutaz?
Zerk ematen zion indarra?
Ez gehiago bueltarik eman
dakigu galtzen ditugunean
egun batzuk horrela dira
ahal dakigu gure heroen izenak
joan gaitezke haien hiletara.
Periodiko guztietan, lehen orrian
hilotzaren ondarrak karraxika
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.

Maitasuna ederrena ba da
zergatik hortaz iluntzian
askatasunarekin larrutan?
Maitale arriskutsuegia da
hortik ibiltzeko kontutan.
Ez zeok bueltarik eman behar
jazo behar dena jazo data
ez da inor onik denentzat
nork ez du maite askatasuna
nahiz ta leher dedin esku artean?
ezin zaitut begira gehiegi da
ilotza karraxika etengabian
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, pakean utzi arte.


 

Txikia naiz (Betagarri 8/53)

Txikia naizela,
txikiegia agian.
Nik badakit zein den
nire neurria.
Eta zer, ez banaiz
ni zu bezain haundia
altuera berdinean
ditugu begiak.
Hementxe naukazu,
berriro zure aurrean.
Berriro ere
borrokan lehena.
Kolpeak jasaten
ihes egin beharrean
aurretik eta atzetik
etortzen direnean.
Baina ez naiz jauziko
mila aldiz erorita ere,
beldurra ez da uxatzen
beldurra sentitzen.
Eta ez naiz galduko
mila aldiz aurkituta ere
zure begiradak
ez bainau izutzen.
Nire zauria
sendatuko dute
biharko zure malkoek.
Zaila zait benetan
zergatia asmatzea,
dena bertan
utzi eta alde egitea
onena litzateke orain
momentu honetan,
baina ez duzu lortuko
nire lekutik kentzea.
Eta ez naiz jauziko
mila aldiz erorita ere,
beldurra ez da uxatzen
beldurra sentitzen.
Baina ez naiz galduko
mila aldiz aurkituta ere
zure begiradak
ez bainau izutzen.


 

 

Egunero (Vendetta 7/53 )

Every day things are getting worse
Every day things are getting worse
Time’s so hard Yeeeh, la la la la, woh oh
Time’s so hard Yeeeh, la la la la, woh oh.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Merkatura eraman zintudan
eta denok parre ene txakurrari
ez dago kerik surik gabe, badakizu
altxa behar da burua.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!
sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!

Egunero…

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Egunero dena okerrago…


 

Laztana (Latzen 6/53)

Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.

Aitortzen dut
haseran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu baina oraingo hontan
ni naiz babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit, zu gabe.

Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estaki dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.

Aitortzen dut….

Burua galtzen hasi naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan.


Eztarriko korapil sendo: nudo de la garganta.

etengabe su jauzian: continuamente en erupción.

ezintasuna dakarkit: me trae la impotencia.

estaki: tapar.

 

Ilargia (Ken Zazpi 5/53)

Esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.


 

Eusten nauen soka: la cuerda que me sujeta.

Gero minez: luego sufriendo

Eragin didazu negarra: me has hecho llorar