Xalbadorren heriotzean (Erramun Martikorena) 4/53

Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia…
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena…
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.


Bakardadez josia: cosido de soledad

Hesia urraturik: rota la valla

Azken hatsa: último aliento

 

Donostiako martxa (Raimundo Sarriegi) 3/53

Bagera…!
gu ere bai !
gu beti pozez,
beti alai
Sebastian bat bada zeruan
donosti bat bakarra munduan
hura da santua
ta hau da herria
horra zer den gure donostia

Hirutxuloko
gaztelupeko
joxemaritar zahar eta gazte. (berriz)
Kalerik kale
danborra joaz
umore ona zabaltzen
hor dihoaz
joxe mari

Gaurtandik gerora
penak zokora
festara dantzara
donostiarrei oi(h)u
egitera gatoz
pozaldiz
i(h)auteriak datoz (berriz)

Bagera…!
gu ere bai¡
gu beti pozez,
beti alai.


 

Danborra joaz: tocando el tambor.

hor dihoaz: ahí van

Gaurtandik gerora: de hoy en adelante.

penak zokora: penas fuera.

pozaldiz: contentos.

 

Bizkaia maite (Benito Lertxundi) 2/53

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua
nere gogoaren ertzatik pasatzen.
Zure usain gozoa, lana,
amodioa, itsasoa,
nere baitan sartzen.
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna,
zure kantaren fereka,
bihotzean kilika
eta ohiartzunaren haunditasunean
murgilduz joan nintzen
jausika, hegaka.
Bart arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan
lotu zinen alai piper eta gatza
sabel emankorra.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua.
Olerkari
penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta
zure berba leun,
zure gatzaren bizia,
zure burdinaren goria dira gaur
neretzat aterbe.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua,
lirain, sendo, eder.


ferekacaricia, roce suave (haizearen fereka: la caricia del viento)

kilikacosquilleo

sabelvientre

gori-a: ardiente

orlegi: verde

 

 

Anek idatzi dit zutaz (Mikel Urdangarin) 1/53

 

Anek idatzi dit zutaz
diño ondo zaudela
Oslon bizi zarela orain
hara ezkondu zinela
San Antoniotan,
Polpolera bidean
laino artean, bi amoradu
maldan gora…
jakin izan dut berandu
Ama izan zinen Maiatzan
Jon jarri diozu izena
jende onaren izena
San Juan gaba zan, erre zenituen bekainak
ezpan moreak, azken Waltz-a eta ardo
ona…

Anek idatzi dit zutaz
diño ez zarela aldatu
beti lez oinak aidean
kantatu eta dantzatu

eta ez nau batere harritu
zuk amesten jarraitzen duzu
nik oindik eskuak hotz ditut
Anek kontatuko dizu
Salda beroa, Urriko ferietan
Udaberri zan baina, Bilboko Plaza Berrian
agur maitea, altza kopa, bihotzak
gora…


 

amoradu = maiteminduta dagoena

malda = aldapa

bekain: ceja

ezpan: labio

beti lez – beti legez = beti bezala