Lurdesko ama birgina. Zer nahi eskatzeko?

Azkenean, bai, BEC-en egongo naiz Bertsolari Txapelketa Nagusian.

2009an Maialen Lujanbio zuzenean irabazten ikusi nuen ,nahiz eta dena ez ulertu. Aurten nire anaiagatik, lotu egin zait berriro. Ez dakit, ondo edo txarto aterako da. Ondo uste dut. Txapelketan giro galanta eta emozioak beteta, eta nire herrian. Hau asko gustatzen zait eta gozatzen naiz.

Azken bolada honetan “Hitza Jolas” entzuten ari naiz eta pasa den irratzaioan bi bertso hau aukeratu ditut:

Bertsolari 1 (ez dakit bere izena):

Ave maria Lurdesko ama

eta garbia sortzetik

hogei kandela jarri dizkizut

denak bihotz-bihotzetik

milagroa dakit posiblea

baina eskatzen dizut nik

Ia Athletik ez dan gelditzen

aurten erreala atzetik

-o-

Bertsolari 2 (ez dakit bere izena):

Ama birgina realzalea

ea arreglatzen gean

Iaz beherago gelditu ziren

Ia azkenan parean

Hogei kandela gutxitxo dira

Milagroaren lanean

horretarako joan beharko det

Santiagora trenean