Ama hizkuntza

Pasa den domekan 18. korrika Baionara heldu zen. Han Amest Arzalluzek irakurri zuen lekukoan zaramatzan mesua, paragrafo hau gustatu zitzaidan:

Euskara da ene ama hizkuntza. Baina ama hizkuntza zer da? Ama hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, ez da amaren magalean jaso genuen hura, ama hizkuntza da, enetzat, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza. Gure arrazoiak eta irudiak nola fabrikatzen ditugun han dago gure ama hizkuntza. Eta posible da, bizitzan zehar, euskara ama hizkuntza bilakatzea, euskaraz pentsatzen ikastea. Bide horretan zatoztenoi miresmen eta goraintzi, eta norbaitek esaten baldin badizue zuek euskaldun berriak zaretela, edo euskara ez dela zuen ama hizkuntza, esaiozue zaharra izatea ez zaiola inori gustatzen, eta bide batez, esaiozue, ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza baizik.

Etorkizunean euskaraz pentsatuko dut eta nire ama hizkuntza bihurtuko da. Momentuz nira lagun hizkuntza da.

Watch live streaming video from kanaldudetelebista at livestream.com

Lotsa kentzen eta lorak ez eskeitzen

Hemen berriro. Lotsa kentzen.

Nire anaia, Mikel, pasa den astuburua hemen egon da, bere falimiarekin. Bere alaba, Maialen, ta nirea, Candela, elkarrekin jolasten dira, ongi moldatzen dute.

Mikelek Maialeni euskaraz berba egiten dio ta nik batzuetan Candelari ere.

Momentu bat ederra gertatu zen, Candelak Maialeni esan zionean “mi aita también habla como osaba mikel”.

Batzuetan nire alabak euskaraz berba egitea eskatzen dit (“aita habla como osaba Mikel” esaten dit), ta nik lotsa kentzen zerbait esaten dio.

Nire helburua: bigarren semeari (Mikel ere dauka izena pasa den urrian jaiotakoa) beti hitz egitea, hark eskatu barik.

Bukatzeko, Gatiburen abesti bat. Asko gustatzen zait eta metafora bat bezala hartu du.

Nik, nire Euskara lagun maiteari, ez dizkiot loreak eskaini nahi.

Etorri da niregana, eta nire familiarengan geratzeko.