Aurrera Altsasu

— Altsasuko Gurasoak feat. Julio Soto, Miren Amuriza, Eñaut Elorrieta, Aiora, Evaristo, El Drogas, JuanRa & Fran Urias
Hitza: Jon Maia
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUXU
EZEREZEAN ZU
MINARI AURPEGIA
Gezurrari egia
AURRERA ALTSASUU!!
Ez bagenu izanen
Dugu bizi griña
Ez bagenu arnasik
Jaio ez bagina
Ez bageunde kalean
Azaldu ez balira
Ez balitz borobila
Munduko lur bira
Utziko bagenio
Bat izateari
Ez geundeke sekula
Batera kantari
Neguak ernaldu du
Haritzen herria
Noiz loratu da horren
Oparo urria
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUXU
EZEREZEAN ZU
MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
AURRERA ALTSASUU!!
Bazkaleku berriak
Behar du izuak
Udaberriak erre
Nahi dituen suak
Noiz arte luzatuko
Litzateke gaba
Goizero ez bagenu
Zure besarkada
Utziko bagenio
Bat izateari
Ez geundeke sekula
Batera kantari
Neguak ernaldu du
Haritzen herria
Noiz loratu da horren
Oparo urria
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUXU
EZEREZEAN ZU
MINARI AURPEGIA
Gezurrari egia
AURRERA ALTSASUU!!

 

Advertisements

Xalbadorren agurra (1967)

Donostia, Bertsolari Txapelketa Nagusia (1967)

 

Fernando Eire “Xalbador”

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustura nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik…

…zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet orainik!

Aita (Xabier Amuriza)

Gaia: Aita

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Donostia, 1980

Dokumental txiki bat, bertso hauari buruz.

 amuriza_xoptimizadax--575x323

Xabier Amuriza 

Doinu: Aita izena kanta beharrak

 

Aita izena kanta beharrak
jarri dit bihotza bero,
aukera eder hau izango zenik
ez nuen hemen espero;
preso nengoen Zamoran eta
han gelditu ia ero,
joan nintzen ta bertan nengola
aita hil zitzaidan gero,
nahiago nuke edozer baino
hemen bizirik balego.

Aita nuen nik umoretsua,
inoiz geza ta gazia,
harek agertu zidan bidea
bait zen bertsoz ikasia;
oi, ene aita, nire egunak
ere aurrera doaz ia,
baina zugandik hartua bai dut
bertsotarako grazia,
nik egingo dut arbola haundi
zuk emandako hazia.

Gai hau kolpera jarriko zenik
ia ametsa dirudi,
baserri hartan izan genduen
hainbat harri era euri;
zu, aita, zinen hain on niretzat,
ez gogorra baizik guri,
Euskal Herria nola dagoen
orain Donostin ageri,
niri jotako txalo guztiak
bidaltzen dizkizut zuri.

Hogei ta laua gabon gaua da (Aitor Mendiluze)

Gaia: “Atetik sartu zarenean ixildu egin dira denak”

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Barakaldo (Bizkaia) 2017-12-17

mendiluze

Aitor Mendiluze

Video bertsoa.eus-ean

Hogei ta laua

gabon gaua da

hala izaten da urtero

Zazpi urtetan ez naiz etorri

egina egina bego

egina egina bego

aurten ausartu naiz edo

sabela urduri bero

ta etxean sartu ta gero

anai-arrebak denak ixilik

bertan agertu ezkero

gonbidapena egin bai, baina

ez ninduzuen espero

ez ninduzuen espero

 

Zazpi urtetan etorri gabe ez da alperrik igaro

beste behin ere bistan dago bai

ez ninduzuen itxaron

ez ninduzuen itxaron

haserretuta lehenago

urrundu nintzen zeharo

ez itsultzeko gehiago

gero errudun sentitzeraino

sentitu ez banitz nahiago

nork du errua zertan galdetu

zuen begietan dago

zuen begietan dago

 

Ez det atea giltzaz ireki, joan naiz atea jotzera

banuen baina ez naiz ausartu

giltza hauera biltzera

giltza hauera biltzera

Behin sartuko eta zera

hau da gauaren asera

Amaia ere hauxe da

ez, ez, kexkatu segi hizketan

ez baitnator geratzera

amari muxu emango diot

eta banoa etxera

eta banoa etxera.

——

bistan egon: estar a la vista, saltar a la vista, ser evidente

zeharo: adb. totalmente, absolutamente, del todo, completamente, enteramente, radicalmente

  • Egoera zeharo aldatu da: la situación ha cambiado totalmente.
  • Zeharo joana dago: está completamente loco.
  • Zeharo oker dagoenik ere ez nuke esango: tampoco diría que está totalmente equivocado.

adb.  exactamente, claramente

  • Egia honen argibidea zeharo ikusi nahi duenak: quien quiera ver claramente la demostración de esta verdad.

zera: verbo que se emplea en sustitución de otro cualquiera cuando se ignora este o no se quiere expresar, y cuya traducción varía según el contexto

  • Zera! zeratu ezazu korapiloa!: ¡fulano! ¡desata el nudo!

 

Oharkabean badatoz abenduko azken egunak…

Doinua: Baserrian jaio nintzan / Berriro itzuliko balitz / Habanera

      Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman dituenak.

Asko ta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzuetan gauza alaiak
eta besteetan ilunak.

Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak.

Lekua har dezatela
bake eta maitasunak
besarkada bat bihotzez
Urte Berri On, lagunak. 

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe

Gaztelugatxe (Oskorri 20/53)

Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.

Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.

Indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.